Bienvenido | Benvinguts | Benvidos | Ongi Etorri

Sistema Nacional de Empleo

Erabilerraztasuna | Web Mapa | Entzun

Hasiera ·

Informazio orokorra.

Guztientzako ataria.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eta autonomia-erkidegoetako Enplegu Zerbitzu Publikoek osatzen duten Enpleguaren Sistema Nazionala.

Abenduaren 16ko 56/2003 Legeak, 8. artikuluan Enpleguaren Sistema Nazionalaren (SNE) antolaketa eta funtzionamendurako ezartzen duen printzipioetako bat funtzionamenduaren gardentasuna da. Hala, printzipio hori bermatzeko kontuan hartzen dituen oinarrizko elementuak hauek dira:

Horregatik, Enpleguaren Sistema Nazionalak ATARI hau sortu du. Guztiona eta guztiontzako den ataria da, eta ondorengo printzipioak betetzen ditu: enplegua lortzeko aukera-berdintasuneko printzipio konstituzionala, bereizkeriarik ezaren printzipioa eta doakotasun printzipioa langile nahiz enpresaburuentzat.

Enpleguaren Sistema Nazionalaren atariak funtzionalitate ezberdinak eskaintzen dizkie erabiltzaileei, eta denborarekin gehitzen, hobetzen eta eguneratzen joango dira, beharren arabera.

Aplikatu beharreko araudia.

Langileek eta enpresaburuek atariaren bidez ematen dituzten datuak datuen fitxategi automatizatu batean sartuko dira, eta bakarrik erabili ahal izango dira sortu zen helbururako.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, eta aplikatu eta garatzeko xedapenetan ezarritakoaren arabera, datuak babes maila egokiarekin eta beharrezkoak diren segurtasun neurriekin erabiliko dira, datuak aldatu, galdu, baimenik gabe erabili edo erabiltzaileek ez dakizkiten helburu ezberdinekin erabili ez daitezen.

Atariaren bidez, datuak ematen dituzten erabiltzaile guztiek berariazko baimena ematen dute datuok erabiltzeko, aurretik azaldutako helbururako. Gainera, ematen dituzten datuak egiazkoak direla aitortzen dute, eta hori frogatzen duen dokumentazio publiko edo pribatuaren bidez egiaztatu dezaketela.

html 4.01 validado, css validado, wai-AA validado

© Sistema Nacional de Empleo, 2011.