Bienvenido | Benvinguts | Benvidos | Ongi Etorri

Sistema Nacional de Empleo

Erabilerraztasuna | Web Mapa | Entzun

Hasiera ·

Enplegu Sistema Nazionalaren webgunearen lege-oharra

Identifikazio datuak.

http://www.sistemanacionalempleo.es web gunea, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren titulartasuneko domeinua da, eta Enplegurako Sistema Nazionalaren eskura dago.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eta Autonomia Erkidegoetako Enplegu Zerbitzu Publikoek osatzen dute Enplegurako Sistema Nazionala, eta enplegu politika sustatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren egitura, neurri eta ekintza multzoa da. Bere antolakuntza eta funtzionamenduan printzipio sorta batean oinarritzen da, besteak beste, enpleguagatik edo prestakuntzagatik langileen joan-etorri askea bermatzeko lan merkatuaren funtzionamenduan gardentasuna eta beharrezkoak diren politiken ezarpena.

Printzipio hau bermatzen duten elementuak hauexek dira: alde batetik, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Autonomia Erkidegoetako Enplegu Zerbitzu Publikoen arteko lankidetza, egitura informatiko integratu eta bateragarria duen informazio-sistema antolatu bat eratzeko, ustiatzeko eta mantentzeko; bestetik, guztion datu-base bat izatea, Estatu mailan nahiz Europako Esparru Ekonomikoko gainontzeko estatuetan dauden lan-eskariak eta prestakuntza-aukerak hedatzeko, betiere datu pertsonalen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa errespetatuz.

Aurreko lankidetza-eremua izanda, Enplegurako Sistema Nazionalaren osakideek adostu zuten domeinu honen titulartasuna Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari dagokiola.

Ezarpen helburua eta eremua.

Honako baldintza orokorren helburua da, http://www.sistemanacionalempleo.es Web gunean sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzea, baita bere erabileratik eratorritako erantzukizunak mugatzea ere.

Erabiltzailea Web honetan sartzen bada edo erabiltzen badu, horrek Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak uneoro Web gunean argitaratuta dituen baldintza orokorren onarpena dakar. Ondorioz, erabiltzaileak baldintza orokor horiek arretaz irakurri eta agerian onartu behar ditu.

Horretarako, erabiltzailetzat hauxe joko da: bertan garatutako zerbitzuetan eta jardueretan sartzen den, horietan nabigatzen edo parte hartzen duen, horiek erabiltzen dituen pertsona.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak Web gunean dagoen informazioa askatasunez eta doan kontsultatzeko aukera ematen du; orrien kopia eta banaketa baimenduta dago iturria eta kopia egiteko data aipatzen badira, edukiak manipulatzen edo aldatzen ez badira eta merkataritzako helburuekin zuzenean erabiltzen ez badira.

Web gune honetan diren eskuliburuak, inprimakiak, laguntzarako programak eta informazio-argitalpenak behera kargatzeko baimena ematen du Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak, kopiatuta nahiz banatuta izan daitezen, bertan agerian kontrakoa adierazten denean salbu.

http://www.sistemanacionalempleo Web guneko edukiak, hots: testuek, grafikoek, marrazkiek, diseinuek, kodeek, softwareak, datu-baseek, irudiek, adierazpenek eta informazioek; horiek guztiek jabetza intelektual eta industrialari buruzko estatu mailako legeen eta nazioarteko itunen babesa dute.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak baldintza zehatzak ezar ditzake, Web gune honen bidez erabiltzaileari eskainitako zerbitzu zehatzen erabilera arautzeko.

Zerbitzu horiek erabili aurretik, erabiltzaileak arretaz irakurri beharko ditu horretarako Estatuko Enplegu Zerbitzuak eratutako baldintza zehatzak. Zerbitzu zehatz horiek erabiltzen badira, erabiltzeko unean Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako bertsioan horien erabilera arautzen duten baldintza zehatzen onarpena gertatuko da.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak aurretik abisurik eman gabe aldaketak burutzeko eskubidea gordetzen du, Web gunearen edukiak edo diseinua eguneratzeko, zuzentzeko, aldatzeko, sartzeko edo ezabatzeko, ematen den zerbitzua hobetzeko asmoz.

Jabetza intelektual eta industrialeko eskubidea.

Web gune honen jabetza intelektualaren eskubideak, bere diseinu grafikoa eta bertan diren kodeak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren titulartasuna dute, titulartasun ezberdina zehazten denean salbu.

Lan hauek baimenik gabe kopiatzen, banatzen, merkaturatzen edo aldatzen badira, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren edo titularra denaren jabetza intelektualeko eskubideen urratzea gertatuko da.

Halaber, Web gune honetan den edozein motako marka nahiz ikur bereizgarri orok, legearen babesa du. Bertan dagoen informazioaren baimenik gabe erabilerak, baita Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideengan gertatutako kalteek ere, legez dagozkien ekintzen burutzea bidera dezakete eta, kasuan kasu, burutze horretatik eratorritako erantzukizunak bidera ditzakete.

Erabiltzailearen sarrerak eta nabigatzeak ez dakar, inola ere, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eskubideen ukapen, hedapen, lizentzia edo lagapen osoa edo partziala.

Ondorioz, egile-eskubideen ("copyright") oharra ezabatzea, saihestea edo manipulatzea ez dago baimenduta, ezta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren edo edukietan sartutako beste jabeen eskubideen indentifikaziorako bestelako datuak eta babeserako gailu teknikoak, hatz-markak edo informaziorako edota identifikaziorako bestelako mekanismoak ere.

Sarrera.

Erabiltzaileak askatasunez eta doan sar daitezke http://www.sistemanacionalempleo.es Web gunean.

Zerbitzu zehatzen batean sartu ahal izateko erabiltzaileak erregistratu behar badu edo datu pertsonalak eman behar baditu, orduan erabiltzailearen datu personalen bilketarako, tratamendurako eta, hala badagokio, lagapenerako edo sarrerarako, honako Baldintza Orokorretan araututako Pribatutasun Politikan ezarritakoa aplikatuko da, baita dagozkien Baldintza Partikularretan ezarritakoa ere.

Web gunearen erabilera.

http://www.sistemanacionalempleo.es Web gunean diren edukiak soil-soilik enpresentzako edo azken erabiltzaileentzako dira. Hauek merkataritzarako erabiltzea debekatuta dago, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren aurretiko, ageriko eta idatzizko baimena denean salbu.

Internet orri honetan eskaintzen den zerbitzu zehatzen bat erabiltzeko erabiltzaileak erregistratu behar badu, emandako informazioak benetakoa eta zilegi izan beharko du. Erregistroaren ondorioz erabiltzaileak pasahitz bat jasotzen badu zerbitzuetan sartu ahal izateko, haren erabilera arduratsua egiteko eta isilpean gordetzeko konpromisoa hatzen du. Ondorioz, erabiltzailak erantzule dira Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako edozein identifikatzaile edota pasahitza egokitasunez zaintzeko eta isilpean gordetzeko, eta haren erabilera hirugarrenei behin-behineko nahiz behin-betiko ez lagatzeko eta beste inori sarrera galarazteko konpromisoa hartzen dute.

Erabiltzaileak pasahitza arduragabez erabiltzen badu edo galtzen badu eta ondorioz, pasahitza erabiliz, baimenik gabeko hirugarren batek zerbitzuen bidegabeko erabilera egiten badu, erabiltzailearen erantzukizuna izango da.

Aurrekoaren ondorioz, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren kudeatzaileak berehala jakinaren gainean jartzeko betebeharra du erabiltzaileak, identifikatzaile edota pasahitzen erabilera okerra sortaraz dezakeen edozein jazoera gertatu baldin bada, hots, lapurreta, galera, baimenik gabe datuen eskuraketa, berehala deusezta daitezen. Jazoera horiek jakinarazten ez diren bitartean, baimenik gabeko hirugarrenek identifikatzaile edo pasahitzen erabilera okerretik erator litekeen erantzukizunik ez du izango Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak.

Web gune honetan sartzea, bertan nabigatzea eta erabiltzea, erabiltzailearen erantzukizuna da; beraz, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak berak nahiz Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak baimendutako langileek Web guneari eta bere edukiei buruz emandako edozein osagarrizko jarraibide arduraz eta zintzotasunez jarraitzeko konpromisoa hartzen du.

Hiperesteken edo link-en ezarpena.

http://www.sistemanacionalempleo.es Webguneko hiperestekak beste webgune batzuetara.

http://www.sistemanacionalempleo.es Webgunean, hirugarrenen web gunetako orrietarako estekak agertzen dira (“link”-ak); gehienak erabiltzaileentzat oro har interesgarriak izan daitezkeen beste administrazio publiko batzuen Internet orrietara dira. Hala eta guztiz ere, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak esteka horiekin konektatzeagatik edo horien edukietatik eratorritako erantzukizunik ez du bere gain hartzen.

Halaber, orri honetan adierazten diren hiperesteketan hirugarrenek sartu dituzten edukien erantzukizunik ez du bere gain hartzen.

Dena-dela, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak jakinaraziko du, esteken gaineko mezuen bitartez, Weg gune honetatik irteten denean edo, aldiz, bertan geratzen denean.

Beste Web gunetatik hiperestekak.

Bere Web orriaren eta Enplegurako Sistema Nazionalaren Web gunearen artean hiperesteka bat ezarri nahi duten erabiltzaileek ondokoa kontuan hartu beharko dute:

Pribatutasun Politika - Izaera pertsonaleko datuen babesa.

Prozesamenduaren Arduraduna

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (hemendik aurrera, SEPE) eta Autonomia Erkidegoetako Enplegu Zerbitzu Publikoak Datuen Prozesamenduaren Arduradunak dira, Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Arautegiaren (RGPD), pertsona fisikoen datuen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamendua eta datu horien zirkulazio libreari dagokionez, eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duenaren arabera.

Prozesamenduaren Helburua eta Legezkotasuna

Prozesamendua beharrezkoa da onura publikoarekiko egindako edo prozesamenduaren arduradunari emandako botere publikoen erabileran misio bat betetzeko, 1383/2008 Errege Dekretuaren bitartez, abuztuaren 1ekoa, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren egitura organikoa eta erakunde-partaidetzarena onartzen duena 208/1996 Errege Dekretuaren, otsailaren 9koa, eremuan, administrazioaren eta herritarren arreta zerbitzuak arautzen dituena, nagusiki.

Norberaren datuak gordetzeko epea kasu partikular bakoitzean aplika daitekeen arautegiaren arabera ezarriko da eta, nolanahi ere, 33/2003 Legearen arabera, azaroaren 3koa, Administrazio Publikoen Ondarekoa.

Eskubideak Erabili

Datuen sarbide, zuzenketa, ezabapen (ahaztua izateko eskubidea), prozesamenduaren mugaketa, haien eramangarritasun, aurkaritza, automatizatutako gizabanakoaren erabaki (profilak egitea barne) eskubideak erabil ditzakezu. Horiek EUROPAKO PARLAMENTUKO ETA KONTSEILUKO 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 ARAUTEGIAK, pertsona fisikoen datuen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamendua eta datu horien zirkulazio libreari dagokionez, ezagutzen ditu, PROZESAMENDUAREN ARDURADUNARI bidalitako idatzizko jakinarazpenaren bidez, eta NANarekin, pasaportearekin edo bizileku-txartelarekin identifikatu behar zara. Ceuta eta Melillako hiritarren kasuan, eskubide horiek erabili ahal izateko behar den idazkia SEPEren Estatistika eta Informazioaren Zuzendariordetza Nagusira bidali behar da. Egoitza: Condesa de Venadito Kalea, 9 zk., 28027 - Madril.

Halaber, interesdunak PROZESAMENDUAREN ARDURADUNARI baimena kentzeko eskatzeko eskubidea noiznahi izango du. Eskubide horrek ez du prozesamenduaren zilegitasunean eragina izango, baldin eta prozesamendua onartuta zegoen hori kendu baino lehen. Era berean, interesdunak EBeko edozein Estatuko Kontrol-Agintaritzaren aurrean erreklamazioa egin dezake, norberaren datuak urratu dituztela uste duenean.

Erantzukizunak eta bermeak.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak adierazten du, Enplegurako Sistema Nazionalaren Web gunearen funtzionamendua bermatzeko, eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinetan informazioaren eta datuen trukean segurtasuna bermatzeko, birusak izatea eta horien igorpena nahiz erabiltzaileentzako bestelako osagai kaltegarriak saihesteko beharrezkoak diren neurri guztiak hartu dituela.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak konpromisoa hartzen du, web gunean bertan ezarritako ohar eta berrien bidez, gunearen eskuragarritasunean izan daitezkeen mozketen edo mantentze-lanen gainean azken erabiltzailea informatzeko.

Eskubide aplikagarria eta eskumeneko jurisdikzioa.

Lege-ohar hau osatzen duten terminoen interpretazioan eztabaida edo gatazkaren kasuan nahiz http://www.sistemanacionalempleo.es Web gunearen zerbitzuekin zerikusirik duen edozein arazoren kasuan, lege aplikagarria Espainiakoa izango da.

Web gunea bisitatzerakoan edo bertan eskaintzen diren zerbitzuen erabileran izan litekeen edozein gatazka ebazteko, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eta erabiltzaileak adosten dute erabiltzailearen egoitzako Epaile eta Auzitegien esku jartzea, bere egoitza Espainiako lurraldean denean.

html 4.01 validado, css validado, wai-AA validado

© Sistema Nacional de Empleo, 2011.