Bienvenido | Benviguts | Benvidos | Ongi Etorri

Sistema Nacional de Empleo

Erabilerraztasuna | Web Mapa |  Entzun

Hasiera ·

Erabilerraztasuna eta usagarritasuna

Web gune honen edukien kudeaketaren erantzule den Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak - SPEE-k, beharrezkoak diren aldaketak gauzatuko ditu bertan dagoen informazioa ahalik eta erabilerrazen izan dadin, entzumen arazoak, ikusmen arazoak edo mugitzeko arazoak dituzten erabiltzaileentzat, edo irakurtzeko edo ulermenerako arazoak dituztenentzat, teklatua edo sagua erabili ezin dutenentzat edo soilik testua irakurtzeko gailua, pantaila txikia edo konexio motela dutenentzat, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren Legeak Administrazio Publikoen Web guneentzako ezarritakoaren arabera.

Horretarako, World Wide Web Consortium (W3C) delakoak ezarritako Web Erabilerraztasunaren Ekimenak (WAI) 1.0 Web Edukiarentzako Erabilerraztasunaren Gidalerroetan definitutako 1 eta 2 (AA maila) lehentasuneko egiaztapen-puntu guztiak ezartzen eta betetzen ari dira.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI

Atari honetako orri guztiak Kaskadako Estilo Orri bat (CSS) erabilita eratu dira, World Wide Web Consortium (W3C) delakoak emandako Gomendapenen arabera.

Icono W3C que indica que este contenido web utiliza CSS válido

Ataria HTML eta estilo-orriak erabilita eratu da. Erabilitako aurkezpen lengoaia, XML eta XSL aurkezpen fitxategiak erabilita era egituratuan eraikitako dokumentu originalen eraldaketaren emaitza da.

Icono W3C que indica que este contenido web utiliza HTML 4.01 Transicional válido

Web eremu honek TAW balioztatze automatikorako tresna -Web Erabilerraztasunaren Testa- erabili du. Web guneek duten erabilerraztasun mailari buruzko informazioa ematen duen azterketa burutzen du tresna honek; tresna Fundación CTIC-ek eratua da, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren eta Asturiasko Printzerriko Gobernuaren laguntzaz.

Era berean, langile adituek Web hau eskuz aztertu dute.

Erabilerraztasunaren azken berrikuspena 2010eko azaroan burutu da.

Erabilerraztasunaren hobekuntzan egunero lan egiten jarraitzea, hori da geure helburua. Zeure kexak eta iradokizunak bidaltzera gonbidatzen zaitugu, atari hau erabitzea errazagoa izan dadin.

Erabilerraztasunaren iradokizunen igorpena.

Atari honetan argitaratutako informazio ugaria, bere dokumentuen luzera eta eguneratze alditasuna dela-eta, 2007ko martxoaren aurretiko dokumentuentzako erabilerraztasun estandarretara orrien egokitzapena poliki-poliki burutuko da; horretarako, kontuan izango da lan hau motela dela, dokumentu bakoitza argitaratutako uneko estiloen arabera maketatuta dagoelako eta horretarako dokumentu-egitura berria eman behar zaiolako.

Atari hau ondoko nabigatzaileentzako dago prestatuta: MS Internet Explorer 5.0, Netscape 6.0 eta Mozilla 1.1 edo hauen bertsio berriagoak. Gomendatutako gutxieneko bereizmena 800x600 pixelekoa da.

PAtariaren aparteko ikusmen-esperientzia izateko gomendatzen da nabigatzailean Javascript aktibatuta izatea, derrigorrezkoa ez den arren.

Testuaren tamaina

Tamaina erlatiboko letra-tipoa erabili da; era honetan, erabiltzaileak letra-tipo handia nahiago badu, bere arakatzailearen letra-tamainaren aukeren bidez aukeratu ahalko du.

Orrien egitura

Edukien orri guztiak formatu berberean diseinatu dira atari honetan; goiburua eta Ariadnaren haria (bilagailua), erdialdea eta orri-oina. Antolaketa honi esker dokumentuen egiturari ohitzea erraza da, eta horrela, Web gunea erabiltzeko laguntza teknikoak behar dituzten pertsonentzako errazagoa izango da nabigatzea.

Goiburua: Hizkuntza hautatzeko eremua, utilitateen menurako eta bilatzailerako eremua biltzen du.

Azpigoiburuko eremuak Ariadna haria erakusten duelarik, bi funtzio betetzen du: erabiltzailea bideratu eta beste orrietarantz nabigazioa erraztu.

Edukien erdialdeko eremua eta nabigazio nagusirako menua.

Oinaren eremua baliagarria da orriak isteko eta erakunde-informazioa erakusten du.

Edukien formatuak

Bestelako aurkezpen-formatuetan diren edukien bitartez erakusten edo zabaltzen dira eduki batzuk; formatu horiek beharrezkoak diren konektoreak (pluginak) ez dituzten erabiltzaileentzat eratu dira. Ondoren Enplegu Sistema Nazionalaren web guneak erabilitako formatuak erakusten dira, baita doan behera kargatzeko estekak ere.

Adostasun-adierazpena

Adostasun aitorpen honek www.sistemanacionalempleo.es domeinuan dauden orriak biltzen ditu, eta kanpo esteketara eramaten duten orrialdeak eta beste zerbitzaritatik datozen eta www.sistemanacionalempleo.es gunean sartu diren edukiak alde batera geratzen dira.

html 4.01 validado, css validado, wai-AA validado

© Sistema Nacional de Empleo, 2011.